NoviaSalcedo Sariek ibilbide luzea dute enplegagarritasunaren bultzadan. Uste al duzu Fundazioak lan egokia egiten duela alor horretan? 

Bai

Gazteak prestatzea eta integratzea da enpresa bati gure Sariak emateko orduan baloratzen dugun eskakizunetako bat. Uste al duzu saria jasotzea lagungarria izango dela etorkizunean jasotzen duenarentzat?

Inolako zalantzarik gabe, sariak beti dira balio profesionalaren aintzatespena.  

Aurten, Administrazio publikoak saritzen dituen kategoria gehitu dugu. Ados al zaude lankidetza publiko-pribatuak gazteen enplegu eta laneratze politikak bultzatzen dituela esatearekin?

Bai, lankidetza publiko-pribatuaren aldekoa eta defendatzailea naiz, sektore askotako politikak indartzeko eta, baita, jakina, gazteen enplegu eta laneratze politiketan.

Emakumea, ekonomia berdea, kontziliazioa… Asko baloratzen dugu enpresa txikiek eta ertainek gai horiei buruz egiten duten tratamendua. Zure iritziz ezinbesteko erreferentziak al dira enpresa txiki baten garapenean?

Horrela uste dut, ezinbesteko erreferentziak dira enpresaren eta gizartearen garapen iraunkorra hobetzeko.  

Amaitzeko, zergatik onartu zenuen NoviaSalcedo Sarietako Epaimahaiko kide izatea?

Novia Salcedo erakundearekin lankidetzan aritzeko dudan gogoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.