NoviaSalcedo Sariek ibilbide luzea dute enplegagarritasunaren bultzadan. Uste al duzu Fundazioak lan egokia egiten duela alor horretan?
Ez ditut xehetasunak ezagutzen, baina badakit Fundazioa horretan ari dela eta aintzatespen zabala duela, egiten duen lan bikainarengatik eta lortzen dituen emaitzengatik.
Gazteak prestatzea eta integratzea da enpresa bati gure Sariak emateko orduan baloratzen dugun eskakizunetako bat. Uste al duzu saria jasotzea lagungarria izango dela etorkizunean jasotzen duenarentzat?
Sari guztiak lagungarriak dira jasotzen dituztenentzat. Pertsona edo erakunde sarituak lanean jarraitzeko pizgarria eskuratzen du. Norabide egokian lan egitearen eta egiten ari dena gizartearentzat baliagarria izatearen berrespena da.
Aurten, Administrazio publikoak saritzen dituen kategoria gehitu dugu. Ados al zaude lankidetza publiko-pribatuak gazteen enplegu eta laneratze politikak bultzatzen dituela esatearekin?
Lankidetza hori irizpide egokiekin, jardunbide onekin, egiten denean eta jaso beharreko kontrolak jasotzen dituenean, inolako zalantzarik gabe lagungarria izango da enplegu eta gizarteratze politiketarako. Lana hain ahula den eta hainbeste kostatuta berreskuratzen ari den garaietan eta herrialdean, enplegua bultzatzeko edozein lankidetza mota ongi etorria da.
Emakumea, ekonomia berdea, kontziliazioa… Asko baloratzen dugu enpresa txikiek eta ertainek gai horiei buruz egiten duten tratamendua. Zure iritziz ezinbesteko erreferentziak al dira enpresa txiki baten garapenean?
Erreferentziak eta lehentasunak dira. Azken aldian, kontzientzia hartu da, emakumeen enplegagarritasunak zer hobetu asko duela, akatsak dituela eta soldaten alorrean legez kontrako jokabideak daudela. Kontziliazioa, benetako genero berdintasuna, eta ez soilik formala, lortzeko behar premiazkoenetakoa da. Ekonomia berdeari dagokionez, argi eta garbi dago etorkizuna hortik joan behar dela. Eta inork ezin du behar hori ahaztu.
Amaitzeko, zergatik onartu zenuen NoviaSalcedo Sarietako Epaimahaiko kide izatea?
Ezagutu nuenetik Fundazioarekin erlazioa dudalako eta egiten duena miresten dudalako.