Gazteak prestatzen eta integratzen dituzten eta aipatutako Garapen Iraunkorreko Helburuak esparru gisa izanik, gazteen enplegagarritasuna hobetzen laguntzen duten enpresa handiak baloratuko ditu.

Hauek sarituko dira:

Prestakuntza dual proiektuak.

  • Ekintzailetza proiektuak.
  • azterketa ildoa edo ekarpena, gazteen enplegagarritasuna hobetzea duten ikerketa proiektuak.
  • gazteak lan munduan sartzeko ekimenak.
  • egoera txarrean edo/eta baztertuta dauden kolektiboak laneratzeko ibilbideak.
  • enpresa diseinu proiektuak.
  • aipatutako 4 GIHen esparruan gazteen enplegua defendatzeko bultzadan parte hartzen duten eragileen ekintzarako konpromisoa erakusten duten jarduketak sustatzera zuzendutako sentsibilizazio ekintzak eta hedapen kanpainak.
  • gazteak lan munduan sartzearen aldeko programak.
  • gazteen integraziora zuzendutako enpresa kultura.
  • helburua “inor atzean ez uztea” duen beste edozein jardunbide on.

 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

Aurre-aukeraketan zein epaimahaiak hartuko duen azken erabakian, balorazio irizpideak hauek izango dira:

 

ANTOLAKUNTZA KULTURA

Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:

1 Gardentasuna (langileek erakundearen informazioa eta ezagutza jasotzeko duten erraztasuna, eurekin konpartitutako informazioaren kalitatea, eta langileen partaidetza informazio eta ezagutza horiek sortzeko orduan).

2 Erakundeak ezagutza berria sortzeko eta egituratzeko eta langileak horretan inplikatzeko duen modua.

3 Lidergo konpartitua (helburuetan, xedeetan, estrategian, adierazleetan eta prozesuetan).

 

PROPOSAMENAREN SENDOTASUNA

Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:

  1. Ikuspegi trinkoa.
  2. Gazteen laneratzearen alorrean aurrera eramandako jarduketa azpimarragarriak.
  3. Partaidetza sistemak eta lankidetza interes taldeekin, proposamenaren/jardueraren diseinuan eta garapenean.
  4. Aurreko ibilbidea edo/eta aintzatespenak.

 

JARDUERA ADIERAZLEAK EDO/ETA EMAITZAK

Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:

  1. Jardueraren edo/eta emaitzen funtsezko adierazleak.
  2. Joera eutsia edo/eta gorakoa hiru urtez gutxienez.

 

BERRIKUNTZA

Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:

  1. Gazteen enplegagarritasunari buruzko gizarte beharrari erantzuteko maila.
  2. Eragina tokiko ekonomian edo/eta inguruko gizarte ongizatean.
  3. Eskalagarritasun maila, proposamenak hazkunderako duen potentziala.
  4. Proposamenaren ezaugarri berritzaileak.