Helburu gisa, gazteak 2030 Agendako gaietan integratzea duten eta ondoren aipatzen diren alorrekin erlazionatuta dauden eta aipatutako Garapen Iraunkorreko Helburuak esparru gisa izanik, gazteen enplegagarritasuna hobetzen laguntzen duten ekimen ekintzaileak baloratuko ditu: eraldaketa digitala; emakumea; ekonomia berdea; ekonomia zirkularra; mugikortasun iraunkorra; kontziliazioa; ura; hondakinak, etab.

 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

Aurre-aukeraketan zein epaimahaiak hartuko duen azken erabakian, balorazio irizpideak hauek izango dira:

 

ANTOLAKUNTZA KULTURA

Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:

  • Gardentasuna (langileek erakundearen informazioa eta ezagutza jasotzeko duten erraztasuna, eurekin konpartitutako informazioaren kalitatea, eta langileen partaidetza informazio eta ezagutza horiek sortzeko orduan).
  • Erakundeak ezagutza berria sortzeko eta egituratzeko eta langileak horretan inplikatzeko duen modua.
  • Lidergo konpartitua (helburuetan, xedeetan, estrategian, adierazleetan eta prozesuetan).

 

PROPOSAMENAREN SENDOTASUNA

Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:

  • Ikuspegi trinkoa.
  • Gazteen laneratzearen alorrean aurrera eramandako jarduketa azpimarragarriak.
  • Partaidetza sistemak eta lankidetza interes taldeekin, proposamenaren/jardueraren diseinuan eta garapenean.
  • Aurreko ibilbidea edo/eta aintzatespenak.

 

JARDUERA ADIERAZLEAK EDO/ETA EMAITZAK

Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:

  • Jardueraren edo/eta emaitzen funtsezko adierazleak.
  • Joera eutsia edo/eta gorakoa hiru urtez gutxienez.

 

BERRIKUNTZA

Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:

  • Gazteen enplegagarritasunari buruzko gizarte beharrari erantzuteko maila.
  • Eragina tokiko ekonomian edo/eta inguruko gizarte ongizatean.
  • Eskalagarritasun maila, proposamenak hazkunderako duen potentziala.
  • Proposamenaren ezaugarri berritzaileak.

 

Enpresa Txiki eta Ertainari zuzendutako Sarietan izena emateko formularioa