Aipatutako Garapen Iraunkorreko Helburuak esparru gisa izanik, gazteen enplegagarritasuna hobetzen laguntzen duten ekimen publikoak baloratuko ditu.

Hauek sarituko dira:

  • Laneratze edo/eta enplegagarritasun politikak.
  • Enplegu edo gizarteratze programak.
  • Ikerketak.

 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

Aurre-aukeraketan zein epaimahaiak hartuko duen azken erabakian, balorazio irizpideak hauek izango dira:

 

ANTOLAKUNTZA KULTURA

Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:

  • Gardentasuna (langileek erakundearen informazioa eta ezagutza jasotzeko duten erraztasuna, eurekin konpartitutako informazioaren kalitatea, eta langileen partaidetza informazio eta ezagutza horiek sortzeko orduan).
  • Erakundeak ezagutza berria sortzeko eta egituratzeko eta langileak horretan inplikatzeko duen modua.
  • Lidergo konpartitua (helburuetan, xedeetan, estrategian, adierazleetan eta prozesuetan).

 

PROPOSAMENAREN SENDOTASUNA

Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:

  • Ikuspegi trinkoa.
  • Gazteen laneratzearen alorrean aurrera eramandako jarduketa azpimarragarriak.
  • Partaidetza sistemak eta lankidetza interes taldeekin, proposamenaren/jardueraren diseinuan eta garapenean.
  • Aurreko ibilbidea edo/eta aintzatespenak.

 

JARDUERA ADIERAZLEAK EDO/ETA EMAITZAK

Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:

  • Jardueraren edo/eta emaitzen funtsezko adierazleak.
  • Joera eutsia edo/eta gorakoa hiru urtez gutxienez.

 

BERRIKUNTZA

Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:

  • Gazteen enplegagarritasunari buruzko gizarte beharrari erantzuteko maila.
  • Eragina tokiko ekonomian edo/eta inguruko gizarte ongizatean.
  • Eskalagarritasun maila, proposamenak hazkunderako duen potentziala.
  • Proposamenaren ezaugarri berritzaileak.