Garapen Iraunkorreko Helburuak esparru gisa izanik, gazteen enplegagarritasuna hobetzen laguntzen duen Ideia berritzailea, proiektua edo/eta enpresa garatu duten 35 urtetik beherako gazteei dago zuzenduta

 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

Aurre-aukeraketan zein epaimahaiak hartuko duen azken erabakian, balorazio irizpideak hauek izango dira:

 

SINESGARRITASUNA

Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:

1 Gazteen garapenarekin erlazionatutako ekintzaren integritatea eta sendotasuna.

2 Curriculuma eta ibilbide profesionala.

  1. Jasotako aintzatespenak edo/eta aurkeztutako aldeko iritziak.

 

GARAPEN IRAUNKORREKO 2030 AGENDAREN BALIOEKIN BAT ETORTZEA

Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:

1 Lankidetza.

2 Konpromisoa ekitatearekin (“inor atzean ez uztea”).

3 Besteen hazkundean oinarrituta eta pertsonengan zentratuta dagoen lidergo etikoa.

  1. Ekintzailetzarako jarrera (ideiak ekintzara daramatzan motibazio intrinsekoa).

 

GIZARTE OIHARTZUNA

Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:

1 Gizarterako balioa duten ekintza bilaka daitekeen ezagutzaren sorkuntzari lagundu izana.

  1. Eraginerako gaitasuna.
  2. Eragina gizartean (hala denean, gizarteko zein arlotan duen eragina zehaztuz).