NoviaSalcedo Sariek ibilbide luzea dute enplegagarritasunaren bultzadan. Uste al duzu Fundazioak lan egokia egiten duela alor horretan?

Nire iritziz, Fundazioak, egiteko egokia izateaz gain, lan bikaina egiten du. 30 urte baino gehiago dira gazteen lanaren alde lanean, prestakuntzan, laneratzean eta jarraipenean oinarritutako ikuspegi integrala aurrera eramanez. Uste dut Fundazioak martxan daramatzan urteak direla egiten den lanaren balioaren eta kalitatearen adibide hoberenak. Asko izan daitezke antzeko ikuspegiak bultzatzeko ahalegina egin dezaketen enpresak, fundazioak edo erakundeak, baina ikuspegi integrala dutenak eta giza eskubideak bezalako balioetan oinarrituta daudenak baino ez dira hainbeste urte irauteko gai. Hori da Novia Salcedo Fundazioak egiten duena, gainera hazten, egokitzen, berriztatzen eta integratzen dakielako. Orain, adibidez, NBEk 2015ean onetsi zituen eta Garapen Iraunkorraren 2030 Agenda osatzen duten Garapen Iraunkorrerako Helburuekin erabat lerrokatuta dago. Enplegua sortzea funtsezko faktorea da, funtsezko politika helburu horiek lortzeko eta agenda mundu mailan betetzeko. Beraz, gazteen enpleguaren alde egiten duen guztiaz aparte, Fundazioa garapenaren nazioarteko agendaren abangoardian dago erabat.

Gazteak prestatzea eta integratzea da enpresa bati gure Sariak emateko orduan baloratzen dugun eskakizunetako bat. Uste al duzu saria jasotzea lagungarria izango dela etorkizunean jasotzen duenarentzat?

Uste dut saria jasotzea pizgarria dela, motibazio handia, duen ospearengatik, batez ere, saria ematen dizutenak hoberenak direlako. Kalitate zigilua da, ondo egindako lanaren aintzatespena eta, gainera, mundu mailako helburuen abangoardia horretan zaudela jakitea aintzatespen gehigarria da. Bultzada da, enplegua sortzeari egiten zaion aintzatespena delako, baina ez edozein modutan egiteari, modu iraunkorrean, enplegu duina, giza eskubideak, lan arloko eskubideak errespetatuz, gardena eta konpromisoarekin bikaina izanik. Beraz, ondo egindako lanaren kalitate zigilua, duela 30 urte baino gehiago hori egiten ari denak aintzatetsitakoa.

Aurten, Administrazio publikoak saritzen dituen kategoria gehitu dugu. Ados al zaude lankidetza publiko-pribatuak gazteen enplegu eta laneratze politikak bultzatzen dituela esatearekin?

Lankidetza publiko-pribatua erabat beharrezkoa da. Horrez gain, aurtengo saria oso lerrokatuta dago GIH-ODSekin. Gizarte guztia egon behar da horien lorpenean inplikatuta, denontzako konpromisoa da, denon ongizatearen aldeko konpromisoa da. Beraz, administrazio publikoek izan behar dira konpromiso horren aldeko apustua egin behar dutenak, horiek baitira gizarteko sektore guztietara heldu behar direnak, talde eta leku guztietara, inor atzean ez uzteko. Hori da, hain zuzen ere, 2030 Agendaren konpromiso indartsuenetakoa. Baina ez du guztien laguntzarik gabe lortuko, akademiarena, gizarte zibilarena eta, jakina, sektore pribatuarena. Enplegagarritasunaren arloko saria denez, enpresa pribatuarekin oso lotutakoa, bide hoberena lankidetza publiko-pribatua da, ez 8. GIH-ODSa (enplegua) lortzeko bakarrik, DENAK lortzeko baizik. Enplegua garapen jasangarriaren azkartzailea da eta, ondorioz, gazteen enpleguaren aldeko inbertsioak eta konpromisoak garapeneko agenda guztiaren lorpenak indartuko ditu. Aurrean daukaguna aukera paregabea da, eta baliatu behar dugu.

Emakumea, ekonomia berdea, kontziliazioa… Asko baloratzen dugu enpresa txikiek eta ertainek gai horiei buruz egiten duten tratamendua. Zure iritziz ezinbesteko erreferentziak al dira enpresa txiki baten garapenean?

Ezinbesteko erreferentziak dira, fundazioaren laneko esparru guztia eskubideen ingurukoa baita, laneko eskubideena, baina giza eskubideena, batez ere. Uste dut enpresa txikiek eta ertainek, euren eremu txikian, denon ongizaterako ekarpenak egiteko aukera handiak dituztela, eta, gainera, enpresa alorreko etikatik egin dezakete, hori baita edozein proiektu epe luzera bizirik irauteko benetako bermea. Konpartitutako balioetan oinarrituta lan egiten denean, eskubideen errespetuan, ingurumenaren errespetuan, bizitza pertsonalaren eta familiakoaren kontziliazioan… eta gaur egun oso garrantzitsuak diren beste balio batzuk ere gehituko nituzke, gardentasuna, bikaintasuna eta ondo egindako lanaren balioa eta komunitatearekin izan beharreko konpromisoa, besteak beste, enpresa txikiek eta ertainek asko dute emateko, jendearen, komunitateen beharretatik gertuen daudenak direlako, zerbitzu hoberena eman dezaketenak direlako eta, batez ere, kalitatez egin dezaketelako.

Amaitzeko, zergatik onartu zenuen NoviaSalcedo Sarietako Epaimahaiko kide izatea?

Asko eta ondo lan egiten duen norbaitek horrelako zerbait proposatzen dizunean, pixka bat gainezka egiten dizu, baina zaila da ezetz esatea. Horrez gain, aurten GIH-ODSen alorrean daude planteatuta, horietako batzuk espezifikoagoak, 4. GIH-ODSa (kalitatezko hezkuntza), 5. GIH-ODSa (genero berdintasuna), 8. GIH-ODSa (enplegua), 10. GIH-ODSa (desberdintasunak) edo 17. GIH-ODSa (guztion arteko aliantzak), baina baita denon artean prestatu dugun 2030 Agenda honen bultzadan eta azkartzean ere. Arlo horretan nire ekarpena egin nezakeela eta epaimahairako eta Fundaziorako baliagarri izan nintekeela pentsatu nuen. Horrez gain, aurreko urteetako eta aurtengo epaimahaiko kideak ikusita, benetako ohorea da. Benetako pribilegioa da ekimen horren parte izatea eta, PNUDen betetzen dudan posizio xumean oinarrituta, Fundazioari, sariei eta inor atzean utziko ez duen mundu hoberako 2030 Agendari laguntza ematea nahiko nuke. 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.