NoviaSalcedo Sariek ibilbide luzea dute enplegagarritasunari emandako bultzadan. Uste al duzu Fundazioak lan egokia egiten duela arlo horretan?
Uste dut Fundazioak lan bikaina egiten duela arlo horretan.
Gazteak prestatzea eta integratzea da enpresa bati gure Sariak emateko orduan baloratzen dugun eskakizunetako bat. Uste al duzu saria jasotzea lagungarria izango dela etorkizunean jasotzen duenarentzat?
Nire iritziz, saria lortzea pizgarria izan daitekee, saria jaso duen enpresak gazteen prestakuntzarekin eta laneratzearekin konprometituta jarrai dezan. Horrez gain, beste enpresa batzuentzat eredugarria izan daiteke, helburu horietan sakontzeko.
Aurten, Administrazio publikoak saritzen dituen kategoria gehitu dugu. Ados al zaude lankidetza publiko-pribatuak gazteen enplegu eta laneratze politikak bultzatzen dituela esatearekin?
Erabat ados nago horrekin, eta gazteen prestakuntza eta laneratzea bultzatzeko modurik hoberena dela uste dut.
Emakumea, ekonomia berdea, kontziliazioa… Asko baloratzen dugu enpresa txikiek eta ertainek gai horiei buruz egiten duten tratamendua. Zure iritziz ezinbesteko erreferentziak al dira enpresa txiki baten garapenean?
Nire iritziz ezinbesteko erreferentziak dira, enpresa txikien eta ertainen eta bestelako edozein enpresaren edo erakunderen garapen egokirako.
Amaitzeko, zergatik onartu zenuen NoviaSalcedo Sarietako Epaimahaiko kide izatea?
Bat egiten dut fundazioaren helburuekin eta Euskadiko gazteen enplegagarritasunari ematen dion garrantziarekin.