Aipatutako Garapen Iraunkorreko Helburuak esparru gisa izanik, gazteen enplegagarritasunaren bultzada eta garapena helburu duten instituzioak edo/eta erakundeak baloratuko ditu.
Hauek sarituko dira:
- Ekintzailetza proiektuak.
- gizarteratze proiektuak.
- diskriminazioaren kontra borrokatzeko programak.
- gazteak lan munduan sartzeko ekimenak.
- egoera txarrean edo/eta baztertuta dauden kolektiboak laneratzeko ibilbideak.
- sentsibilizazio ekintzak.
- hedapen kanpainak eta komunikazio jarduketak.
- gazteak lan munduan sartzearen aldeko programak.
- inor atzean uzten ez duten jardunbide onak, etab.
BALORAZIO IRIZPIDEAK
Aurre-aukeraketan zein epaimahaiak hartuko duen azken erabakian, balorazio irizpideak hauek izango dira:
ANTOLAKUNTZA KULTURA
Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:
- Gardentasuna (langileek erakundearen informazioa eta ezagutza jasotzeko duten erraztasuna, eurekin konpartitutako informazioaren kalitatea, eta langileen partaidetza informazio eta ezagutza horiek sortzeko orduan).
- Erakundeak ezagutza berria sortzeko eta egituratzeko eta langileak horretan inplikatzeko duen modua.
- Lidergo konpartitua (helburuetan, xedeetan, estrategian, adierazleetan eta prozesuetan)
PROPOSAMENAREN SENDOTASUNA
Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:
- Ikuspegi trinkoa.
- Gazteen laneratzearen alorrean aurrera eramandako jarduketa azpimarragarriak.
- Partaidetza sistemak eta lankidetza interes taldeekin, proposamenaren/jardueraren diseinuan eta garapenean.
- Aurreko ibilbidea edo/eta aintzatespenak.
JARDUERA ADIERAZLEAK EDO/ETA EMAITZAK
Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:
- Jardueraren edo/eta emaitzen funtsezko adierazleak.
- Joera eutsia edo/eta gorakoa hiru urtez gutxienez.
BERRIKUNTZA
Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:
- Gazteen enplegagarritasunari buruzko gizarte beharrari erantzuteko maila.
- Eragina tokiko ekonomian edo/eta inguruko gizarte ongizatean.
- Eskalagarritasun maila, proposamenak hazkunderako duen potentziala.
- Proposamenaren ezaugarri berritzaileak.
Instituzioari/Erakundeari zuzendutako Sarietan izena emateko formularioa