Elkarrizketa Antonio Garrigues-ekin, NoviaSalcedoko sarien epailea

NoviaSalcedo Sariek ibilbide luzea dute enplegagarritasunari emandako bultzadan. Uste al duzu Fundazioak lan egokia egiten duela arlo horretan?

Lan egokia egiten du eta, batez ere, ongi pentsatutako lan serioa. Arazoa oso arazo larria da, eta zorroztasunez egin behar zaio aurre. Horiek dira bilatzen diren adibideak.

Gazteak prestatzea eta integratzea da enpresa bati gure Sariak emateko orduan baloratzen dugun eskakizunetako bat. Uste al duzu saria jasotzea lagungarria izango dela etorkizunean jasotzen duenarentzat?

Inolako zalantzarik gabe. Lagungarria izango da jasotzen duenarentzat, eta erreferentzia eta eredu izango da gazteentzat eta enpresentzat.

Aurten, Administrazio publikoak saritzen dituen kategoria gehitu dugu. Ados al zaude lankidetza publiko-pribatuak gazteen enplegu eta laneratze politikak bultzatzen dituela esatearekin?

Arlo publikoaren eta pribatuaren arteko sinergia, enpleguaren alor honetan, eta baita beste batzuetan ere, aukera bat baino gehiago, ezinbesteko betebeharra da eta, ondorioz, kategoria berria behar beharrezkoa da. Sentsibilitate bereziarekin baloratu beharko dira lankidetza hori gehien bilatzen duten erakunde publikoak.  

Emakumea, ekonomia berdea, kontziliazioa… Asko baloratzen dugu enpresa txikiek eta ertainek gai horiei buruz egiten duten tratamendua. Zure iritziz ezinbesteko erreferentziak al dira enpresa txiki baten garapenean?

Hiru arloak ezinbestekoak dira, eta horiei aldaketa teknologikoetara eta zehatzago esanez mundu digitalera egokitzapena gehitu beharko zaie.   

Amaitzeko, zergatik onartu zenuen NoviaSalcedo Sarietako Epaimahaiko kide izatea?

Ondo prestatutako eta antolatutako saria da, eta horrek epaimahaiko kide gisa laguntzeko giro egokia eskaintzen du. Eta, horrez gain, gauza on asko ikasten da eta atsegina da bertan aritzea.  

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.