NoviaSalcedo Sariek ibilbide luzea dute enplegagarritasunaren bultzadan. Uste al duzu Fundazioak lan egokia egiten duela alor horretan?
Novia Salcedo Fundazioak oso lan garrantzitsua egiten du gazteen enplegagarritasuna bultzatzeko eta hobetzeko. Fundazioak 38 urte baino gehiagoz egin duen lanari esker, gizartea eta enpresak elkartu egin dira, ezagutza eta berrikuntza sortzeko eta denontzako etorkizun hobea lortzeko. Ezin gara geldik geratu, eta ez dugu egin behar, gure herrialdeko gazteen langabeziaren datu beldurgarria ikusita, %37 ingurukoa. Horregatik, oso ona litzateke gure herrialdean gazteen aldeko hain apustu argia eta trinkoa egiten duten fundazio gehiago egotea, Novia Salcedok egiten duen bezala.
Gazteak prestatzea eta integratzea da enpresa bati gure Sariak emateko orduan baloratzen dugun eskakizunetako bat. Uste al duzu saria jasotzea lagungarria izango dela etorkizunean jasotzen duenarentzat?
Jakina. Enpresarien lana funtsezkoa da. Horrela, Novia Salcedo Fundazioaren saria jasotzen duen enpresak gure aintzatespena jasoko du, eta lan munduan gazteen enplegagarritasunaren aldeko apustu argiarekin jarraitzeko bultzada. Denok jarraitu beharreko eredu bilakatuko da.
Aurten, Administrazio publikoak saritzen dituen kategoria gehitu dugu. Ados al zaude lankidetza publiko-pribatuak gazteen enplegu eta laneratze politikak bultzatzen dituela esatearekin?
Ezin dugu enplegagarritasuna lehentasunezko jarduketa ardatz barik ulertu: gizartea, enpresak eta administrazio publikoak. Eta sistemak erloju bat balitz bezala funtziona dezan, ezinbestekoa da denon arteko lankidetza eta, modu espezifikoan, lankidetza publiko-pribatua bultzatzea.
Administrazioa eta enpresak lankidetzan ari direnean, emaitzak hobeak dira beti.
Emakumea, ekonomia berdea, kontziliazioa… Asko baloratzen dugu enpresa txikiek eta ertainek gai horiei buruz egiten duten tratamendua. Zure iritziz ezinbesteko erreferentziak al dira enpresa txiki baten garapenean?
Jakina. Gaur egun enpresa orok konpromisoa erakutsi behar du ekonomia iraunkorraren balioekin. Egia esan, helburua, gure enpresek balio eta jardunbide iraunkorrak euren jarduera guztietan modu naturalean ezartzea da.
Amaitzeko, zergatik onartu zenuen NoviaSalcedo Sarietako Epaimahaiko kide izatea?
Lanbide Heziketa Dualaren eta Lan Orientazio Koordinatuaren bitartez gazteen enplegagarritasuna hobetzeko lan egiten duen Bertelsmann Fundazioaren presidenteordea naizen aldetik, benetako ohorea da epaimahai honetako kide izatea. Bat nator erabat sariaren izpirituarekin, eta gazteen laneratzea ezinbestekoa dela uste dut.