NoviaSalcedo Sariek ibilbide luzea dute enplegagarritasunaren bultzadan. Uste al duzu Fundazioak lan egokia egiten duela alor horretan?
Inolako zalantzarik gabe, Fundazioa lan handia ari da egiten aspalditik, oso modu egokian.
Gazteak prestatzea eta integratzea da enpresa bati gure Sariak emateko orduan baloratzen dugun eskakizunetako bat. Uste al duzu saria jasotzea lagungarria izango dela etorkizunean jasotzen duenarentzat?
Saria bezalako aintzatespena, enpresa saritua hasi duen bidean harik eta indar eta gogo gehiagorekin jarraitzera eramango duen bultzada da, inolako zalantzarik gabe.
Aurten, Administrazio publikoak saritzen dituen kategoria gehitu dugu. Ados al zaude lankidetza publiko-pribatuak gazteen enplegu eta laneratze politikak bultzatzen dituela esatearekin?
Lankidetza publiko-pribatua ekimen askotan eraginkortasun handia duen formatua dela ikusi da, eta ez zait gazteen enplegua eta laneratzea baino testuinguru egokiagorik bururatzen lankidetza horren potentziala balioan jartzeko.
Amaitzeko, zergatik onartu zenuen NoviaSalcedo Sarietako Epaimahaiko kide izatea?
Nire kasuan, gonbidapena Enpresarien Zirkuluaren Presidente kargua betetzen duenari egindakoa da, eta gure elkarteak denbora luzea darama NSFarekin lankidetzan. Niretzat ohore bikoitza da EEZ ordezkatzea eta NSFarekin lankidetzan aritzea.