NoviaSalcedo Sariek ibilbide luzea dute enplegagarritasunaren bultzadan. Uste al duzu Fundazioak lan egokia egiten duela alor horretan? 

Lan duina eta hazkunde ekonomikoa Garapen Iraunkorrerako (GIH-ODS) 8. Helburua da, gure herrialdean gehien eskatzen denetakoa eta Espainian Munduko Hitzarmenarekin bat egin duten enpresek gehien lantzen dutenetakoa. Hori dela eta, Munduko Hitzarmenaren Espainiako Sarearentzat oso pozgarria da gure herrialdeko enplegagarritasunari bultzada ematen dioten horrelako ekimenei laguntzea.

Aurten, Administrazio publikoak saritzen dituen kategoria gehitu dugu. Ados al zaude lankidetza publiko-pribatuak gazteen enplegu eta laneratze politikak bultzatzen dituela esatearekin?

Jakina, aliantzak Garapenerako 2030 Agendaren funtsezko partea dira, eta Garapen Iraunkorrerako bere Helburu propioa dute, 17.a “Helburuak lortzeko aliantzak”, hain zuzen ere. Hori dela eta, gure iritziz, iraunkortasunaren erronkei erantzungo dien edozein aliantza funtsezkoa da 2030erako GIH-ODSak lortzeko, eta lankidetza publiko-pribatua ezinbestekoa da horretarako.

Emakumea, ekonomia berdea, kontziliazioa… Asko baloratzen dugu enpresa txikiek eta ertainek gai horiei buruz egiten duten tratamendua. Zure iritziz ezinbesteko erreferentziak al dira enpresa txiki baten garapenean?

Nazio Batuen Munduko Hitzarmena Espainiako Sarearen bitartez ari da Espainian. Une honetan, enpresen gizarte erantzukizuneko ekimen horrekin bat egin duten 2.580 erakunde ditu, eta horietatik %77 enpresa txikiak eta ertainak dira. Genero berdintasuna, ekonomia berdea eta kontziliazioa lehentasuneko gaiak dira Munduko Hitzarmenaren 10 Printzipioetan, eta Munduko Hitzarmenarekin bat egin duten enpresa txikiak eta ertainak horretan ari dira lanean. Horrela, garapen iraunkorrarekin erlazionatutako alorrak euren negozio estrategian sartuz doaz.

Amaitzeko, zergatik onartu zenuen NoviaSalcedo Sarietako Epaimahaiko kide izatea?

Munduko Hitzarmenaren Espainiako Sarearentzat funtsezkoa da bazkide diren eta GIH-ODSak bultzatzen dituzten erakundeekin izan beharreko lankidetza. Kasu honetan, oso pozgarria da gure batzorde betearazleko kide den erakunde batekin lankidetzan aritzea, ezagutzen baitugu NoviaSalcedok GIH-ODSekin konpromisoari dagokionez duen ibilbidea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.