NoviaSalcedo Sariek ibilbide luzea dute enplegagarritasunari emandako bultzadan. Uste al duzu Fundazioak lan egokia egiten duela arlo horretan?
Lan duinak, aurrera egiteko eta euren potentzial osoa garatzeko aukera ematen die pertsonei. NoviaSalcedo Sariek gazteen enplegagarritasuna bultzatzeak, alor horretan arrakastatsuak diren erakundeak azpimarratzeaz gain, lanaren mundua hezkuntzaren munduarekin lotzeko beharra ikusgai bilakatzeko ere balio du. NoviaSalcedo Fundazioa nabarmendu egiten da enplegagarritasuna sustatzeko lanean.
Gazteak prestatzea eta integratzea da enpresa bati gure Sariak emateko orduan baloratzen dugun eskakizunetako bat. Uste al duzu saria jasotzea lagungarria izango dela etorkizunean jasotzen duenarentzat?
Gerta daitekeen txarrena gure hezkuntza programak lan mundutik aparte egotea da. NoviaSalcedo Sariek bultzada ematen diete erakundeei, gaurko eta biharko enplegatzaileek behar dituzten trebeziak, jarrerak eta talentuak deszifratzeko eta eskari horri erantzuteko aukera emango duten azterlanak eta estrategia pedagogikoak garatzeko.
Aurten, Administrazio publikoak saritzen dituen kategoria gehitu dugu. Ados al zaude lankidetza publiko-pribatuak gazteen enplegu eta laneratze politikak bultzatzen dituela esatearekin?
Milaka gazteren laneko bizitza sektore pribatuaren eta publikoaren arteko pausoek markatuko dute. Gazteei bi mundu horien artean erraztasunez nabigatzeko aukera emango dien lankidetza publiko-pribatuak asko erraztuko ditu enplegagarritasun prozesuak.
Emakumea, ekonomia berdea, kontziliazioa… Asko baloratzen dugu enpresa txikiek eta ertainek gai horiei buruz egiten duten tratamendua. Zure iritziz ezinbesteko erreferentziak al dira enpresa txiki baten garapenean?
Teknologiak aurrera egin ahala, gizarteak gehiago baloratuko du naturaren eta emakumeen aurreko errespetua eta kontziliazioa. Enpresa txikiek eta ertainek oso leku garrantzitsua jokatzen jarraituko dutenez gazteen enplegagarritasunean, balio horiek azpimarratzeak gizartean dagoen talentu hoberena erakartzeko aukerak hobetzen ditu.
Amaitzeko, zergatik onartu zenuen NoviaSalcedo Sarietako Epaimahaiko kide izatea?
Niretzat, NoviaSalcedo Sarien Epaimahaiko kide izatea onartzea benetako ohorea, eta Amerika Latinoko eta Europako jardunbide hoberenak konpartitzeko aukera da. Nire ametsa, NoviaSalcedo Fundazioaren programak maila orokorrean ezagutarazten laguntzea da.